Askizu (Getaria) auzoan kokatuta, upategia leku paregabean dago, mahastiez inguratuta eta itsasoari begira.
Leku paregabea da mendia gustuko dutenentzat. Inguruan, paseoak emateko aukera zabala dago eta mendi ibiliak egiteko bide paregabeak daude.
Itsasoa, hondartza eta uretako kirolak maite dituztenek ere ondo pasatuko dute; izan ere, oso gertu daude Getaria eta Zarautz herriak.
Bertako hondartzetan surfa, bodyboard, urpekaritza, piraguismoa, bela, arrantza… egin daitezke; edo bestela, besterik gabe eguzkia ere hartu daiteke.