Jabetzak 7 ha-ko luzera du; bertan lantzen da eremuan tradizionala den mahatsondo barietatea: Hondarribi-Zuri (% 100).
Mahastizainaren lana eta erantzukizuna, naturaren laguntzarekin batera, oinarrizkoak dira kalitatezko uzta lortzeko eta beharrezkoak goi mailako ardoa lortzeko.
Urki Txakolina Getarian dago, "Getariako Txakolina" JDri dagokion herrian.
Eraiki berria den upategiak punta-puntako teknologiak ditu. Familia izaera duen enpresa da; bertan, gauza guztien gainetik, produktuaren kalitatea da garrantzitsua.
Gure upategian, mahastietatik hasita, kalitatea lortzea da helburua; horretarako, mahatsa garatzean hainbat kontrol egiten dira eta kontrol horiek ugaritu egiten dira mahatsa biltzeko garaian, biltzeko data zehazteko, betiere.
Mahatsak nahi den heldutasun maila lortzen duenean, mahats biltze naturala egiten da kaxetan, mahats mordoaren osotasuna errespetatzeko eta upategian sartzen denean mahatsaren kalitatea hobetzeko.
Atmosfera geldoan prentsaketa pneumatikoa eginez, muztio argiak eta aromatikoak lortuko ditugu; muztio horiek altzairu herdoilgaitzeko andeletan hartzitzen dira, tenperatura kontrolatzeko sistemarekin.
Kontrolatutako hartzitze hori tenperatura baxuetan egiten da, txakolinaren adierazpen aromatikoa zaintzeko. Hartziduraren ostean, ardoa egonkortzen eta ondu egiten da liga finetan; lanketa prozesu osoa atmosfera geldoan egiten da, txakolinaren kalitatea zaintzeko.
Txakolin dotorea eta aroma nabarmenekoa da emaitza; Hondarribi Zuri mahatsaren sotiltasuna islatzen du.
Dastatzearen fitxa (ezaugarriak): horia, lasto kolorekoa, distiratsua erreflexu berdeekin. Lehen mailako lore aromak, sagarra eta ananarenak, atzealdean ukitu zitrikoekin. Ahoan, eraso bortitza, aurrerapen orekatua eta amaiera iraunkorra.